Udalek euskal herritartasuna bultzatzeko herri dinamika abiatzeko deia egin dute

Guaixe 2014ko apirilaren 15a

Udalbiltzaren mozioa ezohiko osoko bilkuretan onartu zituzten.

Pasa den aste akaberan ezohiko osoko bilkurak egin ziren Uharte Arakilen, Lakuntzan, Arbizun, Bakaikun eta Olatzagutian. Gai bakarra izan zen haietan Udabiltzak aurkeztutako Euskal Herritarrak gara eta ozenki adierazi nahi dugu mozioa izan zen eztabaidatu eta bozkatuzen gai bakarra. Mozio bera ohiko bilkuran aztertu zuten Iturmendin. Euskal Herriko 68 udalek onartu dute aipatu mozioa.

Onartutako mozioan, udalbatzek euskal herritartasunaren aldeko herri dinamika bultzatzera dei egiten dute. Aldi berean, herritartasun hori agiri ofizial baten bidez adierazteko zilegitasuna aldarrikatzen dute. Era berean, herritar guztiak gonbidatzen dituzte jendaurrean adierazteko “garena eta sentitzen duguna”, kaleetan eta eraikin publiko nahiz pribatuetan Euskal Herriko ikurrak jarriz. Azkenik, udalbatzek Etxarri Aranatzen herri galdeketari babesa eta zilegitasuna eman zioten eta bat egiten zuten Gure Esku Dago ekimenak garagarrilaren 8rako antolatu duen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katearekin.