Sakandarrak I. RACVN Galp Energia Kopan

Guaixe 2014ko apirilaren 16a

Iban Lopez de Goikoetxeak eta Aitor Fernandezek lur gaineko rallyan erabiliko duten Ford Focusa.
Ford Focus 1,6 autoarekin lehiatuko dira Sakana Motorsporteko Iban Lopez de Goikoetxea eta Aitor Fernandez. Kopak bost proba izanen ditu

Los Arcoseko zirkuituan aurkeztu berri dute I. RACVN Galp Energia Kopa rallya. Lasterketa honek 5 proba izanen ditu eta guztiak lur gaineko eremutan jokatuko dira. Parte hartzaile guztiek auto modelo berarekin hartuko dute parte, Ford Focus 1,6.

Sakana Motorsport taldeko Iban Lopez de Goikoetxea pilotuak eta Aitor Fernandez kopilotuak aipatu Kopan hartuko dute parte. Erronka berri honetarako Sakanako eta inguruetako babesleak izan dituzte: Mutua General Seguros (MGS), Talleres Azkargorta, Ford Gabirondo, Garaje Dulantzi, Fendt, Alfa 5, Egurdiain, Eulate, Olaztiko Udala eta Sakana Motorsport.

Lehendabiziko proba apiribilaren 27an jokatuko da, II. Andosillako Lur gaineko Hiria Saria, hain zuzen. Zehaztutako trazatua hiru aldiz osatu beharko dute pilotuek. Goizeko 8:00etatik aurrera autoen kontrolak eta egiaztapenak hasiko dira, 11:00etan probako eremuaren kontrola egingo da, 12:00etan probaren lehendabiziko pasaera, 13:00etan bigarrena eta 14:00etan hirugarrena.

5 probak
Andosilla (apiribilak 27), Ultzama, Arronitz, Zeberio eta Ausejon.