Aurreko ostegunean Aralarko Mikel Donea institutuko dozena bat ikaslek Bar & Cenas El Katxondo antzezlana eman zuten Iortia kultur gunean, goizean ikaskideendako eta arratsaldean, guraso eta publikoarendako. Ahalegina txaloekin ordaindu zien publikoak.
DBHko 3. mailako eta Batxilergoko 2. mailako A eta D ereduetako ikasleek Miguel Mihuraren Melocotón en almibar obraren moldaketa taularatu zuten. Hartan gaur egun dagoen ustelkeria egoeraren isla jaso zen. Ordu eta laurdeneko iraupeneko antzezlana atsedenaldietan eta arratsalde batzuetan prestatu dute ikasleek eta Marian Utrera gaztelera irakasleak. Ikasturte hasieran hasi ziren lanean. Institutuko antzerki taldeak hiru urteko ibilbidea egin du dagoeneko.
Antzezleak
Pertsonaia Aktorea
Noelia Irati Gomez
Celia Karima Ballouk
Fran Walid Ballouk
Victoria Imane Sbai Eddib
Inspektorearen emaztea Oihane Huarte
Emakumearen laguna Nicole Figueroa
Rosa Kaoutar El Alaoui
Doña Pilar Rosana Martínez
Doña Asun Fátima El Ogdi
Miren Munia El Marhoum
El “Duque” Inixio Amillano
Emma Aicha Bakache