Aberri Egunerako Independentistak Sareak deitutako manifestazioan jende pila biltzea aurreikusten dela baliatuta, Guztion Nafarroan Guztion Ikurrak herri ekimen legegilearen sustatzaileek jakinarazi dute igandean sinadurak biltzen hasiko direla. Manifestazio hasieran eta akaberan jarrik dituzte horretarako mahaiak. Horren ondoren, herriz herriko bilketari ekinen diote. Sindikatuen laguntzaz lantokietara ere eramanen dute sinadura bilketa.