Maiatzarekin batera maiatza jasotzera

Guaixe 2014ko apirilaren 30a

Bihar etxarriarrek, bakaikuarrek eta iturmendiarrak maiatza jasoko dute. Maiatzaren batean, ostegunean, helduko diote egiteko horri hiru herrietan. Bakaikuarrek eguerdian ekinen diote lanari Hartzabalen. Ordu erdi geroago hasiko dira etxarriarrak maiatza zutitzen Meize gainean. Iturmendiarrek, berriz, arratsaldez eginen dute euren lana, 18:00etan hasita, herriko plazan.