Langileen aldarrikapenak Maiatzaren Lehenean

Guaixe 2014ko apirilaren 30a

Sindikatuek hainbat mobilizazio deitu dituzte Langileen eguna dela eta. ELAk Gure eskubideen alde, kalera! Antolakuntza eta borroka leloa hautatu du. Bere militanteak Bilboko Jesusen Bihotzatik 12:00etan aterako den manifestazioan parte hartzera deitu ditu. LABek Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan leloa aukeratu du eta eskualdeka mobilizazioak eginen ditu. Sakanan Altsasun eginen da manifestazioa. 12:00etan abiatuko da Foru plazatik. 14:30ean herri bazkaria izanen da.

UGT k eta CCOOk elkarrekin ariko dira langilearen egunean. Iruñeko autobus geltokitik abiatuko den manifestaziora deitu dituzte euren jarraitzaileak. Kalitatezko enplegurik gabe ez dago errekuperaziorik. Kohesio sozial gehiago demokrazia gehiagorako leloa izanen du 12:00etan abiatuko den manifestazioak. STEE-EILASek, CNTk, CGTk, Solidarik eta ESKk deialdi bateratua egin dute maiatzaren baterako. Iruñeko San Lorenzotik aterako da manifestazioa eguerdian.