Hiru dimentsiotako animatika enplegu eskola tailerra 30 urtetik beherako gazte langabetuei zuzenduta dago. Bai sakandarrei bai Aralar mendiaren iparraldean bizi direnei ere. Maiatzean hasiko den tailer horretan parte hartzen dutenek 15 hilabetez ordaindutako prestakuntza kontratua izanen dute. Denbora tarte horretan multimedia produktu interaktiboen garapenean eta 3D animazioan prestakuntza jasoko dute. Aldi berean, praktika profesionalak eginen dituzte eta laneratzea lortzeko laguntza programa izanen dute.
3D teknikak ikasten interesa dutenek bete beharreko baldintzak hauek dira: 30 urtetik behera izatea; langabezian egotea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea; kreditatutako ikasketa maila (Batxilergoa, Lanbide Heziketa, CFGS, azken horretara sarbidea, 25 urtetik gorako unibertsitate sarbidea eta beste) eta ikus-entzunezko familiako titulaziorik ez izatea, ez unibertsitatekoa, ez Lanbide Heziketako ezta Ziurtagiri Profesionalena ere.
Nueva Gestion fundazioak sustatu du enplegu tailerra eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren, Enplegu Ministerioaren eta Europako Gizarte Funtsaren finantziazioarekin eginen da ikastaroa.
Izen ematea:
Altsasuko enplegu bulegoa, Gartzia Ximenez 3. Telefonoa: 948 562 754. e-posta: ealsasua@navarra.es