Benito bigarrena Pascual Momparler Memorialean

Guaixe 2014ko apirilaren 28a

Rural Kutxa.
Unanuek hirugarren garaipena eman dio Rural Kutxari

Igandean afizionatuen Espainiako Koparako baliagarria den Paxual Momparler Memoriala jokatu zen. Esprintean erabaki zen proba eta Lokosphinx taldeko Zhuralev errusiarra gailendu zen, Rural Kutxa talde sakandarreko Migel Angel Benitoren aurretik. Benitok 23 urtez azpiko lider izaten jarraitzen du Espainiako Kopan. Ostegunean Espainiako Koparako baliagarria den lasterketa jokatuko da Legazpin, Santikutz Klasikoa.  

Hirugarren garaipena
Bestalde, Rural Kutxako Asier Unanuek Gipuzkoako 23 urtez azpiko txapelketa irabazi zuen larunbatean Lazkaon, bere taldekide Iker Azkarateren aurretik. Lasterketa Gomur-Cantabriako Jose Manuel Gutierrezek irabazi zuen. Unanuek denboraldiko hirugarren garaipena eman dio Rural Kutxari.