Futsalsakana Kopako 3. jardunaldia jokatu zen igandean Uharte Arakilen.
A multzoan lehia garrantzitsua izan zuten orain arte galdu gabe zebiltzan Racing San Migelek eta Leones del Atlasek. Lehen zatian ikusgarri aritu ziren Leones del Atlasekoak eta 1-5 aurreratu ziren, baina bigarren zatian berdintzea lortu zuen Racingek eta bosnako berdinketarekin despeditu zen lehia. A multzoko beste partidan, Iturmendik justu irabazi zion Arbizu jubenilak taldeari, 3-4.
B multzoan, Aralar Mendi 69 taldeak 1-5 hartu zuen menpean Biltoki, eta Arbizu eta Bunkerren artean jokatzekoa zen partida bertan behera gelditu zen, Bunker ez zelako agertu. Erregelamendua jarraituz, 3-0ko garaipena eman zitzaion Arbizuri eta 3 puntu kendu zizkioten Bunkerri.
Sailkapena
A multzoan Leones del Atlasek 7 puntu ditu, Racing San Migelek 4, Iturmendik eta Etxarriko Gaztetxiek hiruna puntu eta Arbizuko jubenilak ez du punturik. B multzoan, Aralar Mendi 69-k eta Arbizuk seina puntu dituzte, Auzomotojorikek eta Biltokik hiruna puntu eta Bunkerrek -3 puntu, azken partidara ez aurkezteagatik.
Igandean, maiatzak 4, txapelketako 4. jardunaldia hartuko du Uharte Arakilgo pilotalekuak. Ea finalerdietako postuetarako hautagaiak zehazten diren.
Emaitzak (3. jardunaldia)
A multzoa:
Arbizu jubenilak 3 – Iturmendi 4
Racing San Migel 5 – Leones del Atlas 5
Atsedena: Etxarriko Gaztetxie
B multzoa:
Aralar Mendi 69 1– Biltoki 5
Arbizu 3 – Bunker 0 (Bunker ez zen aurkeztu)
Atsedena: Auzomotojorik
4. jardunaldia (maiatzaren 4an, igandean, Uharte Arakilen)
A multzoa:
12:00etan: Racing San Migel / Arbizu jubenilak
13:00etan: Leones del Atlas / Etxarriko Gaztetxie
Atsedena: Iturmendi
B multzoa:
10:00etan: Aralar Mendi 69 – Arbizu
11:00etan: Bunker – Auzomotojorik
Atsedena: Biltoki