Larunbatean kadeteen mailako lasterketa jokatu zen Altsasun, 27. Burunda Txirrindularitza Kluba Trofeoa. 50 kilometroko proba izan zen eta txirrindulariek Altamira igo behar izan zuten. 39 txirrindularik osatu zuten proba. Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko Asier Etxeberria izan zen azkarrena, helmugara bakarrik helduta (1:24:56). 3 segundoko aldea atera zion atzean zuen taldetxoari. Quesos Albeniz izan zen probako talderik onena.