Zaletasunetik negoziora

Guaixe 2014ko maiatzaren 1a

Langabeek euren zaletasunetik abiatuta negozioak sortzeko ikastaroan izen ematea zabalik

Nire zaletasuna mikronegozio bihurtu. Izenburu hori duen ikastaroa langabetuei zuzenduta dago. Hiru orduko bost saiotan honako gaiak landuko dituzte: sormena, aitzindaritza eta ekintzailetzarako trebetasunak, zaletasunak eta hobbyak identifikatzea eta haietatik abiatuta negozio prototipoak sortzea. Ikastaroa heldu den ostegunean hasiko da, maiatzaren 8an, eta hilaren 15ean, 22an, 29an eta garagarrilaren 5ean izanen dute segida. Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da ikastaroa, Cederna-Garalurrek antolatuta, Altsasuko Udalaren laguntzaz.

Informazioa eta izen ematea
948 567 010 edo sakana.admon@cederna.es