Mank-ek energia eraginkortasuna sustatuko du

Guaixe 2014ko maiatzaren 1a

Energia eraginkortasunaren aldeko alkateen hitzarmenarekin bat egin du

Energia eraginkortasunaren aldeko alkateen hitzarmenarekin bat egitea erabaki zuen Sakanako Mankomunitateak asteartean. Europako toki eta eskualde mailako agintariek parte hartzen duten mugimendu bat da aipatu hitzarmena. Euren lurraldeetan energia eraginkortasuna hobetu eta energia berriztagarriak erabiltzea sustatzeko borondatezko konpromisoa hartu dute hitzarmenarekin bat egin dutenak. Euren asmoa da 2020 urterako CO2 isuriak %20 murriztea. Mank-ek hitzarmenarekin bat egitea erabaki zuen. Bere egitekoa ibarreko udalen artean artean informazioa zabaldu eta arlo horietan laguntza ematea izanen da.