Sortzen, Sakanako herri-eskolek eta Guraso Elkarteek antolatuta maiatzaren 10ean Altsasun ospatuko da Sakanako herri-eskolen festaren laugarren edizioa. Sakana herri eskolekin sortzen leloa izanen du ospakizunak jai giroan ibarreko biztanleen elkargunea eta euskararen erabileraren sustatzaile izan nahi du. Egunerako egitarau zabala prestatu dute ibarreko eskolen artean eta Altsasuko kultur eragileen laguntzaz. Hala egun guztirako festa egitaraua antolatu dute, Foru, Zubeztia eta Otai plazak festaren ardatz bihurtuz.
Festari babesa eman diotenen artean daude: herri eskoletako zuzendariak, guraso elkartekide, guraso eta haurrak, Aiora Epelde Agirre (Sortzen elkarteko bozeramailea), Patxi Flores (AEK-ko irakaslea), Migeltxo Saralegi (harrijasotzailea), Dora Salazar (eskultorea), Iker Flores (kirolaria), Iñigo Goikoetxea (Gozategi), Raul Audicana (kirolaria) eta Garbiñe Petriati (Behatokia).