Mank enplegu tailerrari buruzko helegitea aurkeztea aztertzen ari da

Guaixe 2014ko apirilaren 30a

Nafarroako Gobernuak atzera botatzeko zuen irizpidea ez dela zuzena uste du

Sakanako Mankomunitateak aurten hondakinen kudeaketari buruzko enplegu tailerra egin asmo zuen eta horretarako Nafarroako Gobernuaren laguntza deialdian egitasmoa aurkeztu zuen. Mank-en proposamena hasierako baloraziotik kanpo utzi zuten. Ibarreko erakundearen proposamenean jaso zen 15 partaideetatik berak bi langile eta enpresa laguntzaileak beste bat kontratatuko zituztela lau hilabeterako. Inolako txosten idatzirik gabe, ahozko kontsulta bakar batekin, atzera bota zuten Mank-en proposamena, erakunde batek kontratazio zuzenik ezin duela egin adieraziz. Ibarreko erakundea helegitea aurkeztea aztertzen ari da, oposizio murritz baten bidez egin daitekeela argudiatzen du horretarako.

Plantila organikoa
Mank-en zerrenda horretan hiru hezitzaile postu berri ageri dira estreinakoz. Aurrerago haiek betetzeko deialdia egitea egoki jotzen bada, deialdia egiteko aukera izateko sartu ditu postu horiek plantila organikoan.