Sakanan 2009ko abendutik ETB ETB Lurreko Telebista Digital (LTD) bidez ikusteko aukerarik ez dago. LTD bidez euskarazko katea eta haur eta gazteei zuzendutako ETB3 katea ikusterik ez dago ez Sakanan ezta Nafarroa guztian ere. Analogikoki ETBren bi kate ikusten dira, baina seinalea ez da ona eta bi telebista agindurekin ibili behar izaten da. Aurki, gainera, aukera hori bera ere ez da izanen itzalaldi digitala Europa guztira zabalduko delako.
Gaur egun hedabideak hizkuntzei bizitasuna emateko ezinbesteko tresna eraginkorretako bat dela jakitun, gaiarekin kezkatuta zegoen sakandar talde batek mozioa aurkeztu zuen Mank-en eta asteartean aho batez onartu zen. Ibarreko erakundeak Nafarroako Gobernuari eskatu dio LTD bidez ETB Nafarroa guztian ikusteko bide berriak lantzeko. Hori lehenbailehen izan dadin behin behineko formulak onartzeko eskatu dio foru administrazioari, esaterako, egungo ETBren sare analogikoa digitalizatuz edo bestelako neurriekin.
Enneco
Batzar berean Mank-ek babesa eman zion Nafarroa Bizirik ekimenak sustatuta Etxarri Aranatzen eraikitzen hasi diren Enecco, aritzaren memoria proiektuari.