Sindikatuen aldaketa eskaerak Maiatzaren Lehenean

Guaixe 2014ko maiatzaren 2a

ELA sindikatua bestelako eredu ekonomiko, sozial eta politiko baten alde mobilizatu zen Bilbon. Antolakuntza eta borrokaren balioa berretsi zuten ELAkoek. Sakanan mobilizazioa deitu zuen sindikatu bakarra LAB izan zen, bere jarraitzaileak Altsasun egindako manifestazioan eta ondorengo bazkariak elkartu zituen. Eredu politiko eta ekonomikoaren aldaketaren aldarria egin zuten LABetik. Nafarroan hegemonia berria aitzinarazteko garaia zela nabarmendu zuen LABek, langileriarena, pertsonen zerbitzura egongo den eredu ekonomiko eta sozial berria eraikitzera deituz.

UGTk eta CCOOk Iruñean egin zuten manifestazioan enplegua, duintasuna eta eskubideak aldarrikatu zituzten. Javier Lekunberri, UGTko idazkari nagusia austeritate politiken kontra eta Europa mailako beste politika baten alde agertu zen. CCOOko idazkari nagusi Raul Villarrek gaineratu zuen kalitatezko enplegurik gabe errekuperaziorik ez dagoela. STEE-EILASek, CNTk, CGTk, Solidarik eta ESKk elkarrekin manifestatu ziren Iruñean atzo. Kapitalismoarekin akabatzea eskatu zuten, baita lana eta aberastasuna banatzea ere.