Maiatzak goian

Guaixe 2014ko maiatzaren 2a

Mendi gainean maiatza moztu, kokalekuko zulora eraman eta jaso. Lan hori egin zuten atzo eguerdi partean etxarriarrek eta bakaikuarrek. Iturmendin, bestalde, 18:00etan maiatza igotzekoak ziren. Erredakzioa itxita genuela. Urteetan maiatzaren igoera Julio Lopez de Zubiria Larrazak zuzendu du baina aurten langintza horretatik erretiroa hartu du. Egindako lan guztiaren aitortza moduan oroigarria eman zioten iturmendiarrek.