Erregional mailako azken jardunaldia jokatu da asteburuan. Lagun Artea B taldeari 1-3 irabazi zion Barañaingo Lagunak B taldeak.
Aldiz, Altsasuri hobeto joan zitzaizkion gauzak eta 2-1 irabazi zion Valle de Egües taldeari. Garaipen justua izan zen. Hasieratik kontzentratuta atera ziren altsasuarrak eta gutxinaka kontrako atera iristen hasi ziren. Horrela, 15. minutuan Javi Fernandezek Altsasuaren markagailua mustu zuen. Atsedenaldiaren ondoren partidak ildo beretik jarraitu zuen eta 60. minutuan atzera ere Javi Fernandezek Eguesibarrekoen atea zulatu zuen. Altsasuk aukera gehiago izan zituen vaina ez zuen asmatu, eta Eguesibarrekoak gerturatu egin ziren. Baina 2-1eko garaipenarekin despeditu zuten altsasuarrek aurtengo denboraldia.
Bukatzeko, Baztanek 6-3 hartu zuen menpean Etxarri Aranatz partida lehiatuan. Baztanek mustu zuen markagailua baina Arratibelek berdintzea lortu zuen. Ondoren Gentza Erdoziak 1-2 aurreratu zuen Etxarri. Hala ere, Baztanek berdintzea lortu zuen baina Asier Urkiak 2-3 aurreratu zuen Etxarri. Baztanek hiruna berdintzea lortu zuen eta hortik aurrera egoera nahasi zen, Etxarri bi jokalari gutxiagorekin geratu baitzen, bi txartel hori ikusita zelaia utzi behar izan baitzuten Gentza Erdoziak eta Goikoetxeak. Horrela, jokalari gehiagoren abantailarekin, Baztanek beste hiru gol sartu zituen eta 6-3 irabazi zion Etxarriri.
Erregional mailako laugarren multzoko liga Beti Kozkorrek irabazi du (66 puntu). Lekunberrikoak preferente mailara igoko dira. Igoera faserako sailkatu dira San Jorge eta Amaya. Lagun Artea 6.a sailkatu da (47 puntu), altsasu 8.a (41 puntu) eta Etxarri Aranatz 15.a (27 puntu). Tamalez, gure taldeek ez dute lortu mailaz igotzea eta kategoria beherenean jokatuko dute hurrengo denboraldian.
Orain Koparen txanda izango da.