Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Iparralde eta Nafarroako pilota selekzioek parte hartu dute GRAVN Torneoan. Nafarroak irabazi du inoiz baino lehiatuagoa izan den txapelketa, ezker paretako modalitateetan eta trinketean gailendu eta gero.
Ezker paretako frontoiko modalitateetan 105 puntu lortu zituen Nafarroak. Bizkaia oso gertu sailkatu da, 101 punturekin, eta Gipuzkoak 97 bildu zituen. Trinketean Nafarroak eta Gipuzkoak 74 puntura berdindu zuten, baina Nafarroak puntuazio hobea izan zuten jubenilen mailan, berdinketa apurtzeko kontuan hartutako lehian, hain zuzen. Zorionak Nafarroako pilotari, palista eta erremontistei.