I. Apuko Long Traila (65 km)
1.Pedro Etxeberria: 8:23:16
4.Aritz Munarriz (Etx): 8:48:32
18.Adur Maiza (Etx): 9:35:08
66.Sergio Goñi (Olaz): 11:11:41
I.Oñatiko Gaueko lasterketa bertikala (2,7 km)
1.Iñigo Lariz: 27:57
20.Beñat Katarain (Lak): 33:08
32.Fidel Jimenez (Etx): 34:27
X.Aloñako Igoera (22,6 km)
1.Ionut Zinca: 2:00:04
55.Fidel Jimenez (Etx): 2:31:33
120.Patxi Rubio (Uhar): 2:53:15
121.Jose Antonio Salgado (Alts): 2:53:17
152.Alberto Arrizabalaga (Olaz): 3:02:56
155.Javier Gonzalo (Uhar): 3:03:19
6.Elomendi Xtreme maratoi erdia (21 km)
1.Raul Roda: 1:44:08
13.Joxe Javier Maiza (Etx): 1:54:45
29.Aitor Hernaiz (Lak): 2:01:40
40.Mikel Sasiain (Etx): 2:04:48
41.Mikel Satrustegi (Arrua): 2:04:50
43.Mikel Rubio (Irur): 2:05:20
77.Ruben Moral (Irur): 2:13:26
133.Juan Jose Armendariz (Irañe): 2:22:53
159.Josetxo Albizu (Irur): 2:26:59
185.Gorka Arratibel (Etx): 2:30:40
248.Pablo Gonzalez (Ek): 2:42:57
271.Aitor Salinas (Etx): 2:52:15
*Oharra: Sailkapen batzuetan ez da korrikalarien jaioterririk aipatzen. Hortaz, sakandarren bat aipatu gabe geratzea gerta ahal da.
Zubi honetan makina bat mendi lasterketa izan ditugu gurean eta korrikalari sakandarrek sekulako maila eman dute guztietan. Aipatzekoa da Aritz Munarriz etxarriarrak larunbatean Bizkaiko Zaramillo herrian antolatutako I. Apuko Long Trail lasterketan lortutakoa. 65 kilometroko eta 4.500 desnibel positiboko proba gogorrean laugarrena sailkatu zen Munarriz (8:48:32), Pedro Etxeberria (8:23:16) irabazle zumaiarrarengatik 25 minutura. 155 korrikalarik osatu zuten proba, eta gainontzeko sakandarrek ere lan ikusgarria egin zuten.
Bestalde, ostiral gauean I. Oñatiko Gaueko Lasterketa Bertikala jokatu zen. Arantzazuko santutegi azpiko Bellotzako zubitik Buetraitz tontorrera igotzea zen kontua. Iñigo Lariz izan zen azkarrena (27:57). Beñat Katarain lakuntzarra 20.a izan zen (33:08).
Oñatin igandean jokatutako X. Aloñako Igoera (22,6 km) Kluben Arteko Euskal Herriko Txapelketa izan zen. Ionut Zinca txapeldun handia gailendu zen (2:00:04) helmugara iritsi ziren 269 korrikalarien artean. Sakandarren artean ostiralean Oñatiko gaueko probatik lehiatzetik zetorren Fidel Jimenez etxarriarra izan zen azkarrena (2:31:33). Bestalde, kadeteetan Eki Imaz laguarrena izan zen (2:11:46).
11 sakandar Elomendiko Xtremean
Igandean jokatu zen 6. Elomendiko Xtreme maratoi erdia (21 km). 293 korrikalari iritsi ziren helmugara, Raul Roda (1:44:08) eta Laura sola (2:00:48) buru zirela. 11 sakandar lehjiatu ziren, eta Joxeja Maiza etxarriarra izan zen azkarrena (1:54:45)