Igandean 9. San Juan Duatloia jokatu zen Iruñean. 5,2 km korrikan, 19 km txirrindulan eta 2,2 km korrikan osatu behar izan zituzten. 83 triatletek hartu zuten parte, eta San Juango duatloia inoiz baino sakandarragoa izan zen. Izan ere, Igor Flores urdiaindarrak irabazi zuen proba (58:36), Alberto Diazi (59:14) minutu pasako aldea aterea. Sakana Triatloi Taldeko kideek maila bikaina eman zuten, proba irabazteaz gain, Javier Borrega 4.a izan zelako (59:33), Sergio Garcia de Eulate 6.a (1:00:06), Juan Luis Maiza 11.a (1:01:59) eta Isidro Asurabarrena 17.a (1:04:24). Zorionak guztiei!