Futsalsakana Kopa: finalerdiak zehazteko ordua

Guaixe 2014ko maiatzaren 6a

Etxarriko Gaztetxie finalerdietatik kanpo geratu da, baina sekulako maila emanda eta burua zutik.
Asteburu honetan erabakiko da zein talde eta zein ordenetan sailkatzen diren finalerdietarako

Futsalsakana Kopako 4. jardunaldia jokatu zen igandean Uharte Arakilen.
A multzoan Aralar Mendi 69 eta Arbizuren arteko lehia berdinketarekin despeditu zen. Aipatzekoa da Arbizuko jokalariak apenas erreleborik gabe aritu zirela eta meritu handia izan zuten. Bestalde, Bunker eta Auzomotojorik ez ziren partida jokatzera aurkeztu.

B multzoan, Racing San Migelek Arbizuko jubenilei 10-2 irabazi zien, uste baino partida lehiatuagoan. Bestalde, Leones del Atlas eta Etxarriko Gaztetxiek sekulako partida egin zuten. Leones 9-4 gailendu zen eta Etxarriko Gaztetxie finalerdietatik kanpo geratu da, baina sekulako lana egin eta gero.

Sailkapena
A multzoan Leones del Atlasek 10 puntu ditu, Racing San Migelek 7, Iturmendik eta Etxarriko Gaztetxiek hiruna puntu eta Arbizuko jubenilak ez du punturik. B multzoan, Aralar Mendi 69-k eta Arbizuk zazpina puntu dituzte, Biltokik 3, Auzomotojorikek punturik ez eta Bunkerrek -6 puntu, azken 2 partidetara ez aurkezteagatik.
Larunbateko azken jardunaldian finalerdietara sailkatuko diren taldeak zein postuetan sailkatuko diren eta horren arabera finalerdietan noren kontra ariko diren erabakiko da.

Emaitzak (4. jardunaldia)
A multzoa:
Racing San Migel 10 / Arbizu jubenilak 2
Leones del Atlas 9 / Etxarriko Gaztetxie 4
Atsedena: Iturmendi
B multzoa:
Aralar Mendi 69 3 – Arbizu 3
Bunker – Auzomotojorik (ez zen jokatu)
Atsedena: Biltoki

5. jardunaldia (maiatzaren 10ean, larunbatean, Uharte Arakilen)
A multzoa:
14:00etan: Racing San Migel – Iturmendi
16:00etan: Arbizu jubenilak / Etxarriko Gaztetxie
Atsedena: Leones del Atlas
B multzoa:
15:00etan: Arbizu / Biltoki
17:00etan: Aralar Mendi 69 – Auzomotojorik
Atsedena: Bunker