Aldaketarik ez Altsasuko enplegu bulegoko zerrendetan

Guaixe 2014ko maiatzaren 6a

Martxoa eta apirila langabe kopuru berarekin despeditu dituzte Altsasuko enplegu bulegoan. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) jakinarazi duenez, Altsasuko bulegoan lan bila izena emanda dauden 1.498 sakandar daude (ibarreko datua Iruñeko Zabalguneko bulegoko arakildarren eta irurtzundarren datuekin osatzen da). Kontratu kopuruari dagokionez, Altsasuko enplegu bulegoaren bidez 502 kontratu itxi ziren eta horietatik soilik 32 ziren mugagabeak.

Nafarroari dagokionez, NEZek jakinarazi du 1.679 pertsona gutxiago daudela izena emanda (%3,2). Guztira 50.745 pertsona. Pasa den urtean apirila akaberan baino %6,79 gutxiago. Langabe gehienak, 26.505 emakumezkoak dira (%3,22ko jaitsiera). Gizonezkoak, berriz, 24.240 (%3,18 gutxiago).

NEZeko zuzendari kudeatzaile Mª Isabel Garcia Malok nabarmendu du pasa deun urteko datuekin alderatuz gero zazpigarren hilabetez langabezia jaitsi dela. Gazte langabezia %12 murriztu eta kontratazioak %5,03 hasi direla ere azpimarratu du. Joera hori gora behera langabe kopurua handia dela eta oraindik lehentasuna enpleguaren sustapena dela nabarmendu Malok.