Berria Txapelketa. Final-zortzirenak. Emaitzak
Iparralde-Irurtzun
Kadeteak: Etxegarai-Azarate 22 (Iparralde) / Beraza-De la Cruz 17 (Irurtzun)
Gazteak: Alkasena-Mendi 22 (Iparralde) / Zudaire-Mariezkurrena 11 (Irurtzun)
Nagusiak: Bilbao-Agerre 8 (Iparralde) / Ongai-Mitxelena 22 (Irurtzun)
Berria txapelketako final-zortzirenetan, igandean Iparralderen eta Irurtzunen arteko kanporaketa jokatu zen. Iparraldeko selekzioak ezustekoa eman zuen eta jokoan zeuden hiru partidetatik bitan nagusitu ziren, kadeteetan eta gazteetan. Hortaz, bi maila horietan, Iparraldeko bi bikoek eginen dute aurrera. Nagusietan, aldiz, Irurtzungo Ongai-Mitxelenak 8 tantotan utzi zituzten Iparraldeko Bilbao eta Agerre, eta, hortaz, Irurtzungo bikoak eginen du aurrera. Final-laurdenak ekainaren 1eko asteburuan jokatuko dira.