Aralarko Mikel Doneko eta Alaitz institutuetako 210 ikaslek gaur Kontzertu Erraldoia eskainiko dute. Sakanako ikastetxeko DBH 1., 3. eta 4. mailetako 170 ikaslek musika ikasgaian aritu dira kontzertua prestatzen, txirulak lagun. Azken egunetan, laguntza instrumentuekin batera aritzeko atsedenaldietan ere egon dira guztia prestatzen. Gauza bera egin dute Barañaingo Alaitzeko ikasleek, nahiz eta haiek Musika eta Arte Eszenikoetako Batxilergo ikasketak egiten ari diren.
Pasa den ostegunean aritu ziren Sakanako ikasleak Atarrabian, parte hartuko duten bi Kontzertu Erraldoietako aurrenekoan. Iruñerriko emanaldian, Altsasukoan bezala, saxofoi, piano, akordeoi, gitarra eta baxu elektriko, bateria eta ahotsaren laguntza izan zuten kanta ezagunen moldaketa eskaintzeko.
Egitaraua
Have you ever seen the rain Creedence Clearwater Revival
Misirlou (Pulp Fiction) Dick Dale
Gitarrajolea Patxi eta konpainia
All Star Smash Mouth
Suela de alpargata Barricada
Video killed the radio star The Buggles
Min Hau Katamalo
Ezkotish'ta ragga Patxi eta konpainia
Sweet child of mine Guns & Roses
Euri tanta bakoitzean Betagarri
Arbola Guk Taldea