Hamabosgarrenez Iruñeko Biurdana institutuak Euskal Liburuaren Irakurketa Publikoa antolatu du. Ikasleen artean irakurzaletasuna bulkatu nahi duen ekimenak aurten Jasone Osoro idazlea izanen du protagonista, haren liburuen pasarteak irakurriko baitira.
Ikastetxe horrek Arakil eta Irurtzungo ikasleak hartzen ditu eta haietako lau izanen dira gaur irakurraldian parte hartuko dutenak: Marta Fernandez (DBH 4. maila) eta Uxue Etxeberria, Jon Irañeta eta Julen Iriarte (Batxilergoko 1. maila). Greta liburuko pasarteak irakurriko ditu aurrenak eta Korapiloak liburuko pasarteak, berriz, hirukoteak. Iriarte Satrustegikoa da eta beste hirukotea irurtzundarra.
Ikasleez aparte, kirolean, kulturan eta beste arlotan nabarmendu diren pertsonak ere parte hartzen dute irakurraldian. Murrizketak jasan dituzten euskalgintzako sektore ugarietako bat da euskarazko hedabideena etahura ordezkatuz Bierrik fundazioko kudeatzaile Ainhoa Urretagoiena Arruabarrenak ere parte hartuko du irakurraldian.