Hurrengo hiru ostiraletan Iruñeko Gurutzeko institutuan, 19:15ean, izanen dira saioak, guztiak ere Mariano Ferrerrek gidatuak.
Gaur, jardunaldia zabaltzeko Alejandro Torresek eta Antonio M. Rodriguezek hartuko dute hitza, zuzenbidearen ikuspegitik elizaren jabetze horiek aztertzeko. Moralaren ikuspegitik inmatrikulazioen gaia landuko dute Gonzalo Puente Ojedak eta Joxe Arregik heldu den astean. Eta jardunaldiak ixteko, maiatzaren 23an, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle Juan Madariaga egiarretarra eta Joseba Asiron izanen dira historiaren ikuspegitik gaia landuko dutenak.