Etxarri Aranazko jubenilak 2. maila irabazi eta gero, lehen mailara pasatzeko igoera fasea jokatzen ari dira. Lehen jardunaldian bina berdindu zuten Corellanoren kontra, asteburuan 3-2 irabazi zion Zizurko Ardoik Etxarriri, eta larunbatean 3. jardunaldia jokatuko dute Agoitzen kontra. Partida San Donato zelaian jokatuko da, 17:30ean.