Iker Flores 22.a Martin Fiz herri lasterketan

Guaixe 2014ko maiatzaren 13a

Maratoia, maratoi erdia eta herri lasterketa hartu zituen Gasteizek

Igandean Martin Fiz maratoia (42 km), Martin Fiz maratoi erdia (21,097 km) eta Martin Fiz herri lasterketa (10 km) jokatu ziren Gasteizen. Herri lasterketa Julio Basterretxeak irabazi zuen (31:42). Iker Flores 22.a izan zen (37:40) eta Iban Gonzalez 28.a (38:51). Maratoi erdian, aldiz, Felix Angel Alcalde nagusitu zen (1:13:56). Fernando Ganuza 158.a iritsi zen helmugara (1:30:29).