Igandean X. Izarraitz mendi lasterketa jokatu zen Azpeitian (21 km). 150 mendi korrikalari iritsi ziren helmugara, Imanol Goñi buru zela (1:56:03). Beñat Katarain lakuntzarra 26.a sailkatu zen (2:15:42).
Erlaitz-Aia
Igandean IV. Erlaitz-Aiako harriak mendi erdi maratoia jokatu zen Irunen (22 km). 292 korrikalarik osatu zuten Aritz Egeak irabazitako proba (1:43:26). Alatz Agirre arbizuarra 53.a izan zen (2:13:00) eta Iraitz Senar lakuntzarra 89.a (2:20:14).