Neskak, erraketak hartzera!

Guaixe 2014ko maiatzaren 13a

2013ko emakumeen frontenis txapelketako finalistak.
Mank-ek Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa maiatzaren 30ean hasiko da. Izena ematea zabalik dago

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarriko Gure Pilota klubaren eta Olaztiko Pala arduradunen laguntzarekin, Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa antolatu du. Txapelketa maiatzaren 30etik aurrera jokatuko da, ostiraletan eta larunbatetan arratsaldez eta igandetan goizez, Etxarri Aranazko pilotalekuan.

Txapelketa herrikoia da, eta, hortaz, emakume guztiak animatu nahi ditu Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak. Orain arte oso harrera ona izan du frontenis txapelketak, eta aurten ere hala izatea nahiko lukete. 3 mailatan jokatuko da: 1. maila, 2. maila eta 3. maila (hasi berriendako eta helduendako).  

Izena emateko
Maiatzaren 21era arte: 948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com (Amaia, Mank) edo 638 138 231 (Migel, Etxarri Aranatz). Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.