Ezagutzarako txangoa

Guaixe 2014ko maiatzaren 14a

Sakandar guztiei zuzendu zaio gonbitea. Izurdiaga eta ibarreko beste pertsona batzuk ezagutzeko aukera emanen du irteerak.

Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak jatorri ezberdinetako sakandarrak elkar ezagutzeko txangoa antolatu du hilaren 25erako, igandea. “Jatorri anitzeko sakandarrek elkar ezagutzeko aukera dute egun ederra pasaz eta ibarra pixka bat gehiago ezagutuz”, azaldu digu Bego Zestau immigrazio teknikariak. Txangoian parte hartu nahi duenak hilaren 19ra arte eman dezake izena. Horretarako 648 070 710 telefonora edo immigrazioa@sakana-mank.com helbidera jo behar du.

Zestauk azaldu duenez, txangora ogitartekoak, ura eta ongi pasatzeko gogoa besterik ez dira eraman behar. Txangoa Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, Immigrazio Zerbitzuak eta Izurdiagako Kontzejuak antolatu dute, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz.

Egitaraua
9:00etan Irurtzundik Izurdiagara.
11:30ean Ongi etorria Izurdiagako elizan.
12:30ean Forjaren interpretazio gunera bisita.
14:00etan Bazkaria
15:30ean Jolasak.
17:30ean Etxera bueltatzea.