Amurrioko San Migeleko ur jauzira

Guaixe 2014ko maiatzaren 15a

Mank-ek antolatutako ibilbidera maiatzaren 20a baino lehen eman behar da izena

Sakanako Mankomunitateak, Burunda Txirrindulari Taldearen laguntzaz, BTT edo mendi bizikleta ibilaldia antolatu du maiatzaren 25ean, igandearekin, Amurrioko San Migeleko ur jauzira. 28 km-ko ibilbidea izango da, zailtasunaren aldetik maila ertain-altukoa. Autobusa goizeko 7:30ean aterako da Altsasuko autobus geltokitik eta bazkaltzeko etxera itzuliko dira txirrindulariak.

Izena ematea zabalik dago maiatzaren 20ra arte (948 464 866, 686 457 048 telefonoak edo kirolak@sakana-mank.com eposta). Bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.