Bakaikoa eta Medina, Nafarroako txapeldunordeak

Guaixe 2014ko maiatzaren 15a

Espinal eta Sarasa gailendu zitzaizkien jubenil mailako finalean (22-15)

Asteazkenean Nafar Kirol Jolasen jubenil mailako Eskuz Binakako finalak jokatu ziren. Lehen mailan, Uharte Iruñeko Espinalek eta Sarasak 22-15 irabazi zieten Erreka taldeko Joanes Bakaikoa etxarriarrari eta Medinari.
Bigarren mailako finalean Esteribar taldeko Sanchez eta Gilek 22-15 irabazi zieten Irurtzun taldeko Zudaireri eta Ustarrozi. Sanchezek 5 tanto egin zituen sakez, eta Zudairek 2.