Arakildarrak Itxasperrin

Guaixe 2014ko maiatzaren 15a

San Isidro eguna dela eta hainbat arakildar bilduko da gaur Egiarretako Itxasperri ermitan, nekazarien patroia ospatzera. Eguerdian Santiagori eskainitako ermita erromanikoak Arakilgo hildakoen aldeko meza hartuko du. Hura despeditu ondoren, ibarreko soro eta larreak bedeinkatuko dituzte. Arakilgo Udalak elkartutako arakildarrei otamena eskainiko die eta hala despedituko da ospakizuna. Bestalde, gaurko egunez, arratsaldean, Arbizun auzatea izaten da plazan. Afariak ere izanen dira.