Nekazari gazteek lehen sektorean jarduera hasi ahal izan dezaten diru-laguntzak eman ditu Nafarroako Gobernuak. 153 egitasmori eman die laguntza eta haietako bost Sakanan daude. Aldi berean, foru administrazioak lehen sektoreko ustiategiak garatu eta modernizatzeko diru-laguntzak ere eman ditu. Onartutako 389 eskaeretatik 7 sakandarrak ziren. Aurrenekoek, bataz beste, inbertsioaren % 35,1eko laguntza jasoko dute, bigarrenek, berriz, % 37,5.
Landa Garapen Departamentuak 59.800.988 euro bideratu ditu bi sail horietara eta 1.709 enplegu inguru sortzea aurreikusi du. Abeltzainek inbertsioak egin ondoren, 2016an eta 2017an kobratuko dituzte diru-laguntzak. Nafarroako Gobernuak laguntza horiekin sektoreko lehiakortasuna eta sektorearen jarraipena bermatu nahi ditu, horregatik, laguntzak ematerakoan kontuan izan da ogibide nagusi nekazaritza duten nekazariei eta inguru kaltetu eta menditsuetan dauden ustiategiei lehentasuna ematea.
Gazte abeltzainen aurreneko instalazioa
Udalerria Ustiapen kopurua
Irurtzun 1
Uharte Arakil 1
Arruazu 1
Etxarri Aranatz 1
Altsasu 1
Guztira 5
Modernizaziorako laguntzak
Udalerria Ustiapen kopurua
Arakil 2
Irañeta 1
Uharte Arakil 1
Lakuntza 1
Etxarri Aranatz 2
Guztira 7