Txinparta, memoria historiko taldeak antolatuta aste honetan San Kristobal fuerteari buruzko memoria astea ospatzen ari da Antsoainen. Iruñerriko Ezkaba mendian dagoen gotorleku-espetxean gerra zibilaren ondoren gertatutakoak gogorarazteko egitaraua prestatu dute. Hala, igandean, 12:00etan, Ezkabako gotorlekuan bertan preso egon zirenei eta haien senideei omenaldia eginen zaie.
Sakandarrak Ezkaban
Asko izan ziren espetxe hartan preso izan zirenak. Baita han hil zirenak ere. Sakandarrak barne. Manuel Torrano Senar (Dorrao), Vicente Uharte Mercero (Etxarri Aranatz) eta Victor De la Fuente Manzano (Altsasu). Espetxea ezagutu zuten beste sakandar batzuk ere izan ziren: Braulio Itxaso Beraza (Errotz), Jose Abaiza Garmendia (Etxarri Aranatz), Juan Jose Goñi Aristegi (Altsasu), Rafael Lasa Otegi (Olatzagutia) eta Tomas Aramendia San Roman (Olatzagutia). Bestalde, garai haietan soldaduska egitea tokatu zitzaien gazte sakandarren artean Rafael Ijurko Mundiñano etxarriarra zegoen, espetxera soldadu bidali zuten eta ihes handia izan zenean han zegoen, gertakari latzen lekuko izanik.
Informazio gehiago