Etzi ekinen zaio igandeetako musika zikloari Etxarri Aranatzen. Udalak antolatutako musika eskaintzan ye-ye, kuba eta euskal musika eskaintza tartekatuko da musika eskolako ikasleen doinuekin batera.
Zikloari hasiera emateko ye-ye musika egiten duen Iparraldeko talde bat etorriko da etzi Etxarrira: The Sparteens. Laukoteak Euskal Herriko eta atzerriko kantu ezagunak hartu eta melodia berri eta aberatsak jarri dizkiete, guatekeen garaiko giroa, estiloa eta moldaketak erabiliz. Pasa den mendeko 60. hamarkadako ye-ye musika da, beraz, igandean Etxarrin entzuteko aukera izanen dena.
Musika plazan zikloa
The Sparteens
Maiatzaren 18an, igandean.
Demode Quartet
Maiatzaren 25ean, igandean.
La Jodedera
Garagarrilaren 1ean, igandean.
Udal Musika Eskolako ikasleak
Garagarrilaren 8an, igandean.