Eskola mailako txirrindulariek larunbatean dute lasterketa Artikan, 17:00etan. Kadeteek igandean dute proba, Villatuertan, 11:00etan (52,8 km) eta juniorrak larunbatean bilduko dira Zangozan, 17:00etan (77 km). Afizionatuen Lehendakari Torneorako baliagarriak diren bi proba dituzte asteburuan. Larunbatean Natxituan dute proba, 10:00etan (118,9 km) eta igandean Markinan, 16:00etan (104 km). Bukatzeko, igandean, Igantzin, BTT proba dago, 9:00etan (103 km).