Sakanako Ikastolen Mendi Taldeak haurrekin batera egiteko mendi ibilaldia antolatu du igandean, maiatzaren 18an. Hitzordua goizeko 9:30ean jarri dute Etxarriko Andra Mari ikastolan, eta bertatik Aralarrera joango dira kotxez. Behin Aralarren, asmoa Aralarko Albiako trikuharrira eta Bustaizko bordetara joatea da, oinez. Ibilbidearen ondoren Arbizuko elkartean bazkaria egiteko asmoa dago. Bazkaltzera joan nahi duenak izena eman beharko du ikastolako idazkaritzan.
Ekitaldia irekia da, edonork hartu ahal du parte. Hori bai, antolatzaileek ez dute haurren ardura beregain hartuko. Euren guraso edo esandako helduren bat izango da ume bakoitzaren arduraduna.
Lakuntza-Amezketa eta Madalen haitz
Altsasuko Mendigoizaleak taldeak iganderako ibilbide ederra antolatu du. Lakuntzatik aterata Amezketara heltzea da helburua. Bestalde, Irurtzungo Iratxok Irañetako Madalen haitzera joateko asmoa du.