Futsalsakana Kopa: final erdien ordua

Guaixe 2014ko maiatzaren 16a

Jokalariak jolasten.
Asteburu honetan erabakiko da zein talde eta zein ordenetan sailkatzen diren finalerdietarako

Futsalsakana Kopako 5. jardunaldia jokatu zen asteburuan, hasierako ligaxkako azkena. Sailkapena aintzat hartuz, A multzoan Racing San Migelek eta Leones del Atlasek 10 puntu lortu dituzte, Arbizuko jubenilek 3 puntu eta Iturmendik eta Etxarriko Gaztetxiek ez dute punturik bildu. B multzoan, Arbizuk 10 puntu lortu ditu, Aralar Mendi 69-k 7, Bil tokik 3, Auzomotojorikek -3 eta Bunkerrek -6 puntu. Multzo bakoitzeko lehen bi taldeak sailkatu dira ostiralean jokatuko diren final erdietarako. Final handia maiatzaren 24an jokatuko da, 20:30ean.

Emaitzak (5. jardunaldia)
A multzoa:
Racing San Migel 3 – Iturmendi 0 (jokatu gabe)
Arbizu jubenilak 3 / Etxarriko Gaztetxie 0 (jokatu gabe)
Atsedena: Leones del Atlas

B multzoa:
Arbizu 9 / Biltoki 3
Aralar Mendi 69 5 – Auzomotojorik 9
Atsedena: Bunker

Final erdiak (maiatzaren 16an, ostiralean, Uharte Arakilen)
20:00etan: Racing San Migel – Aralar Mendi 69
21:00etan: Arbizu – Leones del Atlas