Berria Txapelketa. Bakaikoa eta Gorriti aurrera

Guaixe 2014ko maiatzaren 19a

Final laurdenetarako sailkatu dira

Asteburuan Berria Torneoko final-zortzirenak jokatu dira. Doneztebeko Erreka taldean bi sakandar aritu ziren. Joanes Bakaikoa etxarriarrak Juankorenarekin osatu zuen bikoa, jubeniletako partida jokatzeko. Amurriko Landaluze eta Arregi izan zituzten aurkari. Bakaikoak eta Juankorenak 3 tantoan utzi zituzten Amurriokoak.
Bestalde, seniorren mailan, Onsalorekin osatu zuen bikoa Gorriti uhartearrak (Erreka). Amurrioko Dorronsorori eta Legarretari 22-6 irabazi zieten. Final laurdenetara pasako dira Errekakoak.