Sakandarrak 2.Irati Maratoi Erdian (21,2 km)
1.Ismail Razga: 1:42:56
8.Jose Javier Maiza: 1:57:14
13.Aritz Ganboa: 1:58:43
22.Mikel Berastegi: 2:01:53
32.Mikel Satrustegi: 2:05:54
34.Mikel Rubio: 2:06:15
36.Aitor Hernaiz: 2:07:07
41.Mikel Sasiain: 2:09:12
43.Juan Jose Armendariz: 2:09:51
52.Ruben Moral: 2:13:17
62.Mikel Iriarte: 2:16:07
101.Fran Araña: 2:25:31
106.Josetxo Albizu: 2:27:34
187.Jose Antonio Salgado: 2:48:09
225.Javier Bados: 3:06:00
Gauza jakina da mendi lasterketek zaletu ugari dituztela Sakanan. Zaletuak eta kirolariak. Geroz eta gehiago dira mendi lasterketetan aritzen diren sakandarrak, eta maila bikaina erakusten dute gure korrikalariek.
240 korrikalarik hartu zuten parte Iratiko oihanetik, Irabia urtegitik, Akerriatik eta beste hainbat paraje ederretatik pasatzen zen 2. Irati Maratoi Erditik. Bezperan I. Goizutrail proba irabazi zuen Ismail Razgak sekulako errezitaldia eman zuen eta lehena iritsi zen helmugara (1:42:56), Raul Rodari 5 minutu aterata (1:47:54). Emakumezkoetan Leire Fernandezek eta Laura Solak lehia estua izan zuten eta Leire Fernandez nagusitu zen. 14 sakandarrek parte hartu zuten proban eta Joxeja Maiza izan zen azkarrena, helmugan 8.a izan eta gero (1:57:14). Iratiko proba aldi berean Nafarroako Kluben Txapelketa zen. Txurregi izan zen talde onena (5:40:46) eta Sakana Bizirik taldea txapeldunordea (6:06:30), Aritz Ganboa, Mikel Berastegi eta Mikel Satrustegik egindako denbora bikainei esker. Zorionak!
1.Goizutrail
Larunbatean I. Gozutrail lasterketa jokatu zen (21,5 km). 125 korrikalarik parte hartu zuten eta Ismaiel Razgak irabazi zuen proba (1:47:21). Evaristo Noveleta 11.a sailkatu zen (1:59:16), Aritz Pellejero 28.a (2:11:50) eta Ion Zabaleta 76.a (2:34:39).