Plaza loretua

Guaixe 2014ko maiatzaren 19a

Lore eta landare asko saldu ziren.

Aurreko hiru urteak euriagatik Erburua kiroldegian egin ziren lore eta landare azokak. Baina domekako eguraldi ederrak San Migel eta Sarasate plazak itxuraldatu zituen eta jendearen etengabeko joan etorria hartu duten. Asko izan ziren zazpigarren edizioan landare edo loreren bat erosi zutenak. Non aukeratu bazuten bi plazetan hamaika postu baitzeuden barreiatuta. Eta haiekin batera, eskaintza zabala zuen Sakanako Ezgaituen Elkartearena eta gehien bat gomazko eskumuturrekoak saltzen zituzten herriko haurrena. Txikiek, gainera, eskulanak egiteko aukera izan zuten ere. Kultur etxean ere jendearen joan-etorria nabari zen, Lentzeria eta Literat erakusketek askoren arreta erakarri baitzuten.