Larunbatean Ezkaba Txiki, Narval eta Oiana gainak bildu zituen I. Hiru Mendi Trail mendi lasterketa hartu zuen Atarrabiak. Proba luzea (27 km) eta motza (12 km) antolatu zituzten. Luzean 128 korrikalari iritsi ziren helmugara eta Ion Sola txantrearra izan zen irabazlea (2:17:31), Gorka Santesteban etxarrendarraren aurretik (2:23:00). Andoni Azanza 24.a izan zen (2:47:36) eta Igor Artieda 32.a (2:52:09).