Ostiralean Futsalsakana Kopako final erdiak jokatu ziren Uharte Arakilen. Arbizuk Uharte Arakilgo Leones del Atlasi 5-0 irabazi zion. Kontraeraso ikusgarriei esker Iosu, Ionek eta Julenek Arbizuko lehen hiru golak sartu zituzten oso tarte gutxian, eta nahiz eta Leones taldea saiatu, atsedenaldira 3 goleko errentarekin joan ziren arbizuarrak. Bigarren zatian Leones gehiago saiatu zen, baina Drissen lesioa eta errotazio falta zirela medio, ezin izan zuten gehiago egin eta Arbizuk 5-0 irabazi zuen.
Beste finalerdian Uharte Arakilgo bi talde lehiatu ziren, Racing San Migel eta Aralar Mendi 69. Partida oso lehiatua izan zen, eta 3. Minuturako bana berdindu zuten bi taldeek. Bi atezainek geldialdi ikusgarriak egin zituzten, eta atsedenaldira aldeko 3-1ekoarekin joan ziren Racingekoak. Bigarren zatian parez pare aritu ziren bi taldeak, baina Racingek 3 gol egitea lortu zuen eta 6-1 gailendu ziren.
Final handia, ostiralean
Arbizuk eta Racing San Migelek jokatuko dute Futsalsakana Kopako finala ostiralean, 20:00etan, Uharte Arakilgo kiroldegian. Gogoratu FutsalSakana liga edo txapelketan ere bi taldeek jokatu zutela txapela, eta, kasu horretan, partidan berdindu ondoren penaltyetan Arbizu gailendu zela. Beraz, koparekin errebantxa hartu nahiko du Racing San Migelek eta, bere aldetik, bere bigarren titulua lortu nahiko du Arbizuk. Futsalsakana txapelketako bi talde onenetakoen final lehiatu eta ikusgarria espero da, hortaz.