Urre eta zilarrezko dantzari parea

Guaixe 2014ko maiatzaren 22a

Xabier Bengoetxea txapelduna eta Naroa Otxoa txapeldun-orde izan dira.

Gipuzkoako Euskal Dantzen Biltzarrak urtero aurresku eta soinu zahar txapelketa antolatzen du. Lehiaketa horretan 120 dantzari aritu dira, haietatik sei sakandar. Gainera, ligaxkako proba bat Altsasu jokatu zen.

Larunbatean jokatu zituzten finalak maila bakoitzeko 15 onenek. Oreretan Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketan, adin guztietako mutil guztiak batera neurtu ziren. 7 eta 11 urte bitartekoen mailan, Xabier Bengoetxea ziordiarra txapeldun izan zen eta txapeldun-ordea 15 urte bitartekoen mailan. Legazpin, berriz, Euskadiko Gipuzkoar Soinu zahar txapelketako finalean txapeldun-orde izan zen Naroa Otxoa etxarriarra.