Nafarroako Buruz Buruko Openeko finalistak Irurtzun klubeko Alberto Ongay satrustegiarra eta klub bereko Armendariz dira. Finalerdian Armendaritzek 18-10 irabazi zion Matute III.ari eta Alberto Ongay 18-14 gailendu zen Mitxelenaren aurrean, 291 pilotakada izan zituen partida oso lehiatuan. Nahiz eta Ongayk eskuekin nahiko justuekin bukatu, finala gaur, ostiralean, jokatuko dute.