Mank-ek euskara ikasleendako diru-laguntzak emanen ditu

Guaixe 2014ko maiatzaren 22a

Euskalduntzen edo alfabetatzen dauden ikasleen ikastaro estentsibo, trinko, barnetegi eta informatika bidezkoak lagunduko dira.

Pasa den gariletik aurten garagarrilaren akabera bitartean euskara ikasten aritu diren ikasleek diru-laguntza eskatzeko aukera dute. Xede horretarako Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 25.000 euro ditu bideratuak. Laguntzak ematerako garaian Mank-ek lehentasuna emanen die langabeei. Onuradunek, dena dela, ez dute 500 euro baino handiagoa den laguntzarik jasoko.

Diru-laguntza eskatu nahi dutenek garagarrilaren 2tik garilaren 31ra egin dezakete. Horretarako, eskabide ofiziala bete behar dute eta harekin batera nortasun agiriaren kopia, erroldatze ziurtagiria, asistentziaren edo aprobetxamenduaren ziurtagiria, matrikularen ordainagiria eta beste administrazioei eskatutako laguntzen aitorpena gehitu beharko diete. Langabek, gainera, euren bizitza laborala agiria aurkeztu ahalko dute.

Bete-beharrak
Sakanan erroldatuta egon behar da. Ikastaroaren %80an parte hartu dela frogatu behar da eta, azkenik, Mank-ekin zerga betebeharrak ordainduta izate