Igandean Europako Parlamentua berritzeko hauteskundeak eginen dira. Europa guztian ia 500 milioi herritar daude deiturik parte hartzera. 498.679 nafar eta 16.344 sakandar (aurrekoan 434 gehiago) gaude haien artean. 751 eurodiputatu aukeratuko ditu kontinenteak egun hauetan egindako bozketetan, gure bizitzetan gero eta eskumen eta eragin handiagoa duen parlamenturako. Krisiaren kontura Europak hartu duen bidea berretsi edo aldatzeko aukera ere badira hauteskundeak.
13 alderdi europarretan txertatu dira kontinenteko 160 alderdi baino gehiago aurkeztu dira hauteskundeetara. 25 euro-parlamentario lortzen duten euro-alderdia osatzeko. Parlamentarioaren osaerak erabakiko du Europako Batzordeko presidentea estreinakoz. Hauteskundeen ondoren garilaren hasieran parlamentua eratzeko saioa eginen da.
Sakanan oihartzun gutxi izan du kanpainak. PSNk, EAJ-PNVk eta EHBilduk egin dituzte ekitaldiak ibarrean. Azken horrek gaur, 19:30ean, azken ekitaldia eginen du Irurtzunen. I-E eta PP, bestalde, kartelak jarri dituzte.